iFightDepression

Erabilera baldintzak

iFight Depression programaren erabiltzailearen eta Depresioaren Aurkako Aliantza Europarraren (EAAD) arteko akordioa.": Acuerdo entre el usuario de iFightDepression y la European Alliance Against Depr

Web orrialde hau erabiltzean hurrengo erabilera baldintzak eta terminoak irakurri dituzula baieztatzen duzu:

Informazio guztia eta materiala, iFightDepression tresnaren diseinua barne, ez bada beste era batetara zehazten, EAAD erakundearen copyright jabetza da. Bere baimenik gabe material honen zatiak edo material osoa ezingo dira berrerabili edo zabaldu. Jabetza intelektuala EAAD erakundearena da.

Erregistratu diren erabiltzaileek bakarrik izango dute sartzeko baimena eta web orriko materialak eta informazioa erabiltzeko baimena. Materialaren eta informazioaren erabilera pertsonala da. Beste edozein motatako erabilerak edo erreprodukzioak EAADaren baimena beharko du.

iFightDepression ez da tresna mediko bat. Auto-laguntzarako online tresna bat da eta sintoma moderatuak edo arinak dituzten pazienteei laguntzeko diseinatu da. Medikuek eta osasun mentaleko profesionalek eskaintzen diete pazienteei programa hau.

Web orrialde honetako informazioa ohiko tratamenduaren osagarri bezala erabili behar da, iFightDepression programak ezin du inolaz ere ohiko tratamendua ordezkatu. iFightDepression tresna mediku baten edo osasun profesional baten laguntzarekin erabili beharko da. Tresna hau erabiltzen ari zaren bitartean zure sintomek okerrera egiten badute, mesedez, jarri zaitez kontaktuan zure erreferentziazko mediku edo profesionalarekin.

EAAD erakundeak ez du erantzukizunik izango web gune honen informazioarekin  eta bere erabilerarekin erlazionatutako kalteren bat edo galeraren bat sortzen bada (kalte zuzenak, zeharkakoak, ekonomikoak edo ondoriozkoak barne). Ezta web gune honetan gordetako informazioaren ondoriozko kalteen erantzukizunik ere (arduragabekeriagatik sortutako galerak edo kalteak barne).