iFightDepression
Pribatutasun – deklarazioa
Zergatik da garrantzitsua pribatutasun-deklarazio hau?
Pribatutasun-deklarazio honek iFightDepression fitxategian zein datu eta zein helbururekin gordeko diren azalduko du.
Zerrekin erlazionatzen da?
Pribatutasun-deklarazio honi dagokionez, iFightDepression autolaguntzarako programa Europar Batasunaren laguntzarekin garatu da PREDI-UN proiektuaren testuinguruan (2011ko Irailatik 2014ko abuztu-arte). Proiektu hori osasun mentalaren hobekuntzan eta ikerketa munduan esperientzia eta ibilbide luzea duten ikerlariek ordezkatzen eta bermatzen dute.
Behin proiektua amaitzen denean, iFightDepression tresna Depresioaren Aurkako Europar Aliantzak (EAAD ingelesezko siglak erabiliz) kudeatuko du. Gurekin kontaktuan jar zaitezke helbide elektroniko honetan: contact@eaad.net, edo posta arrunta erabiliz helbide honetan:
European Alliance Against Depression
Goerdelerring 9
D - 04109 Leipzig
Zein datu jasoko dira?
Ez zaizu eskatuko zure izena ematea iFightDepression.com orrian: web orrialde honetako datu guztiak anonimoak izango dira.
Hurrengo informazioa jasoko dugu:
- Zein hizkuntzatan erabiltzen duzun iFightDepression.
- Noiz erabiltzen duzun.
- Zein eduki erabiltzen dituzun.
- Datu demografikoak, adibidez zure adina.
- Zure gogo-aldarteari buruzko informazioa (9 galderako galdeketan jasotakoa).
- Ebaluaketarako erabiliko diren beste datu eta informazioa. Adibidez, iFightDepression programatik espero duzuna eta zure asebetetze maila.
- Erregistroei buruzko informazioa.
iFightDepression programaren erabilera ebaluaketa batekin dator. Zure galdeketa guztientzako iFightDepression programak identifikazio kode bakar bat sortuko du. Identifikazio datu pertsonalak dituen informazioa ez da gordeko. Ikerketaren informazioan ere zein datu gordeko diren azalduko zaizu. Programan erregistratzen zarenean, ebaluaketa helburuekin informazioa erabiltzea baimentzen duzu.
Zergatik jasotzen dugu informazio hau?
iFightDepression programarekin izan duzun esperientziari buruzko informazioa jasotzea interesatzen zaigu. Beste gauza batzuen artean honakoa nahiko genuke:
- Etorkizunean iFightDepression optimizatzea.
- Programa jarraitzen duten eta uzten duten pertsonen ehunekoa jakitea.
- Tresna honek sintoma depresiboak gutxitzeko duen efikazia mailari buruzko informazioa lortzea.
- Tresna honen erabileraren eta sintomen hobekuntzaren arteko erlazioa ikertzea.
Zer egingo dugu informazio honekin?Datuen segurtasunari buruzko informazioa.
Serbidore nagusi batean (“Domainfactory”) gordeko dira datu guztiak. Beharrezkoak diren neurri fisiko eta tekniko guztiak hartuko dira datuen segurtasuna bermatzeko. Datuak tresna hobetzeko analizatuko dira. Helburu horretarako proiektuaren barneko beste erakundeekin datuak konpartitu ahalko dira. Erakunde guzti horiek datuen babeserako arautegia jarraitzen dute eta beraiekin modu seguruan lan egiteko argibideak jasotzen dituzte. iFightDepression programari buruzko zientzia-argikarietarako eta bere hedapenerako erabili ahalko dira datuak anonimoki.
Datuak ikusi ala ezabatu al ditzaket?
Datuen babeserako Batzorde Irlandarrak ezarritako arauek diotenez, gordetzen ditugun datu pertsonalak ikusteko eskubidea duzu. Gorde ditugun zure datuak ikusi edo ezabatu nahi badituzu, mesedez jarri zaitez kontaktuan gurekin helbide elektroniko honen bidez: contact@eaad.net. E-mailaren gaian idatzi ezazu honakoa: “Data Request-iFightdepression tool”.
Nork izango ditu nire datuak ikusgai?
Datu anonimoak Europar Batasuneko EAAD-ren bazkideen artean konpartitu ahalko dira ikerketa helburuekin soilik.
Cookie-ak
Web orri honek Cookieak erabiltzen ditu (erabiltzaile bat web orri batean sartzen denean ordenagailuan edo beste gailu batean deskargatu daitezkeen artxibategi txikiak dira). Cookieek web orri bakoitzak erabiltzailearen gailua identifikatzea eta onartzea posible egiten dute. Era berean web orri horretan ibiltzea errazten dute datu guztiak berriro sartu beharrik gabe.
iFightDepression.com web orrian, cookieak testua zure hizkuntzan azalarazteko eta programa zenbat denboraz erabiltzen duzun jakiteko erabiltzen dira. Zein orrialdetan sartzen zaren eta zein herrialdetatik konektatzen zaren jakiteko ere erabiltzen dira.
Saiorako cookieak (tenporalak) izen emate prozesurako (saio hasieran) eta sartzeko mugikor bat erabiltzen ari zaren jakiteko erabiltzen dira. Cookieak ez ditugu erabiltzen datu pertsonalak gordetzeko.
Pribatutasun deklarazioan aldaketak
Jasoko dugun informazioan edo honen erabileran aldaketaren bat egongo balitz, web orriko Pribatutasun Deklarazioa errebisatuko genuke aldaketa horiek egoki azaltzeko. Kasu honetan, erabiltzaile guztiak informatuak izango dira.